ERREGAI-ZERBITZUGUNEAK

Errepideko autonomia areagotzea

Mugikortasun berrirako energia-hornikuntza

Zerbitzuguneek beren eskaintza zabaldu dute eta mugikortasun elektrikorako zerbitzu berri bat eskaintzen diete bezeroei, aukera ematen diena hauetarako:

  • Bezeroak erakartzeko eta fidelizatzeko.
  • Diru-sarrera zuzenak nahiz zeharkakoak areagotzeko; esaterako, erabiltzaileek zerbitzugunean igarotzen duten denbora areagotzen delako.
  • Konpainiari berrikuntzarekin, digitalizazioarekin eta jasangarritasunarekin lotutako balioak emateko.

IBIL, Espainiako birkarga-teknologiaren eta -sistemen liderra

Espezializazioa

Repsolek, naizo-mailako liderrak, IBIL aukeratu du bere zerbitzuguneak elektrifikatzeko partner gisa. Ingurune horietan erakutsitako esperientziak eta bere sistema teknologikoek bermatzen dute hornidura eta erabiltzaileen gogobetetze-maila.

Bezeroak hala nahi izanez gero, zerbitzugunearen irudia jar daiteke birkarga-zerbitzuaren marka gisa. Azken erabiltzailearen begietara, ibilgailu elektrikoaren birkarga bere ohiko hornitzaileak eskaintzen duen beste produktu bat izango da.

10 urteko ibilbide honetan egindako garapenei esker, birkarga-zerbitzua azkar eta erraz txertatzen da zerbitzugunean. Giltza eskura erako proiektua izateaz gain, IBILek birkarga-negozioa erabat kontrolatzeko aukera ematen du.

Zure negozioan integratutako zerbitzua

Bermatuta dago birkarga-negozio osoaren kontrola; izan ere, zerbitzuguneak erabakitzen du bere merkataritza-politika, prezioari, fidelizatzeko promozioei edo karga-potentziari dagokienez. Hirugarrenek ez dute erabakirik hartzen energia-hornikuntzari buruz.

Erabiltzaileari egin beharreko birkarga-zerbitzuaren fakturazioa zerbitzugunearen sisteman integra daiteke. Hala, birkarga ohiko fakturan sartutako beste produktu bat bezala fakturatu ahal izango da, edo aplikazioaren bidez, mugikorrarekin ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita.

Ekipamenduak konektatuta daude IBILcloud hodeiko birkarga-plataformarekin. Horri esker, energia-datu eta kontsumo-estatistika guztiak eskura daitezke, denbora errealean.

Erabiltzaileentzako esperientzia onena

Karga ultra-lasterraren teknologiari esker, auto baten bateria kargatzeko denbora 6 minutura murriztu da.

Minutu gutxitan birkargatzeko aukerari eta kargatzeko prozesuaren erraztasunari (mugikorreko aplikazio baten bidez) esker, zerbitzuguneko erabiltzaileen esperientzia hobetu egiten da.

IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.

Repsol: Espainiako birkarga ultra-lasterreko lehen zerbitzugunea

Lopidako (Araba) Repsolen zerbitzugunean kokatutako instalazioak aukera ematen du potentzia hori jasaten duten ibilgailu elektrikoak bost eta hamar minutu artean birkargatzeko (depositua normal betetzearen antzera).

Birkarga ultra-lasterreko sistema berria, gehienez 700 kW-ko potentzia duena (potentzia hori hornikuntza-puntu desberdinen artean bana daiteke, ibilgailuen karga-gaitasunaren arabera), aurrerapen handia da ibilgailu elektrikoaren erabilerarentzat, hiriarteko garraiobide gisa.

Erreferentziak

U Energia
Cookieak egokitzea

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia onena izan dadin.

Cookien informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio egiten ditu, hala nola zu ezagutzea, gure webgunera itzultzen zarenean, edo gure taldeari ulertzen laguntzea webgunearen zein atali deritzozun interesgarrien eta baliagarrien.

Beharrezko cookieak

Beharrezko cookieek oinarrizko beharrezko funtzioak aktibatzen dituzte, esaterako webgunean nabigatzea eta bertako eremu seguruetan sartzea. Web-orria ez dabil egoki cookie horiek gabe.

Marketin cookieak

Web-orrien bisitariak jarraitzeko erabiltzen dira marketin-cookieak. Asmoa da erabiltzailearentzat interesgarriak eta erakargarriak izan daitezkeen iragarkiak erakustea.

Cookie estatistikoek web-orrialdeen jabeei ulertzen laguntzen diete bisitariek web-orriekin nola elkarreragiten duten, eta horretarako, informazioa izena agertu gabe bildu eta ematen dute.